Albisteak

Teletramitazioko  Bizkaiko lehenengo bulegoa inauguratu da 
Urtarrilaren 28an, Balmasedako Teletramitaziorako Arreta Zentroa  (Balmaseda TAZ) inauguratu zen eta bertan Ibon Oñate BiscayTIK fundazioaren zuzendari nagusia eta Guillermo Castillo Amerikar Estatuen Erakundearen ordezkaria  egon ziren. Joseba Zorrilla alkateak, inaugurazio hitzaldian, eskerrak  eman zizkion Enkarterrialderi eta Bizkaiko Foru Aldundiari, horien laguntza ezinbestekoa izan delako bulegoa irekitzeko. Alde batetik, Enkarterrialdek jendaurreko arretarako  teknikariak jarri ditu; bestetik, Foru Aldundiak Enkarterri etorbidea 13 zenbakiko lokala laga du (lehen Balmasedako Ogasun Bulegoa).
Zentro hori on line tramitazioaren ikasketa eta informazio zerbitzua eskainiko duen lehenengoa izango da Bizkaia osoan. Horrela, teknologia berrien bidez administrazioa herritarrengana hurbiltzea lortuko da. Lehenengo fasean, Balmasedako Udalak bere web orria berritu zuen,  eta, bigarren fasean,  herritarrei  16 udal-kudeaketa  interneten egiteko aukera eman zien, betiere, BiscayTIK proiektuari esker. Horrek guztiak esan nahi du Udala urteko 365 egunetan, 24 orduez, irekita egongo dela. Bulego berri horretan, zerbitzua ezagutarazi eta herritarrei erabiltzen irakasteaz gain, teknologia berriei buruzko bestelako ikastaroak ere egin nahi dira. Hurrengo urratsa tramite gehiago (100 arte) on line egiteko aukera eskaintzea izango da. 
Proiektua abiarazteko orain arte egindako lana nabarmendu zuen Ibon Oñatek eta  Balmasedako auzokideei, aldaketak  atsegin ez arren, sistema berria erabiltzeko eskatu zien.
Bestalde, esker oneko hitzak izan zituen udal langileentzat, teknologia berrietara moldatzeko egin behar izan duten ahaleginagatik.
Ekitaldiaren amaieran  luncha egin zen Balmasedako herritarrentzat nahiz erakundeetako ordezkarientzat.
Balmaseda TAZen ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
16:00 a 20:00etara
Larunbatetan:
11:00etatik 13:30era.