Albisteak

 

Balmasedako Txirrindularitza Elkartea Retrobike Enkarterri probaren lehenengo edizioa prestatzen ari da maiatzaren 30erako. Proba zikloturista bat da, eta haren helburua hainbeste pertsonak oraindik gordetzen duten aspaldiko espiritu hori berreskuratzea eta parte-hartzaileak iraganera eramatea da. Horretarako, ziur asko gordeta dauzkazuen bizikleta zahar horiek erabiliko dira. Baina, garaiko bizikletez gain, beharrezko ekipamendu guztia berreskuratuko dugu: koskor-babesak, larruzko betaurrekoak, artilezko culotte-ak eta maillotak… Hori guztia, garaiko giro batez ondua eta lagundua: bizigaiak, garaiko kotxeak, etab. egongo dira.

Bi zirkuitu daude diseinatuta: labur bat, 50 km-koa, Balmasedatik irten, Bolumburuko bidegorritik, La Barrancatik, Sodupetik eta Artxubetik igaro eta herrira San Kosme gainetik itzuliko dena; eta 100 km-ko bat, toki esanguratsu eta historikoetatik igaroko dena, adibidez Abellaneda jauregitik, Alendik burdina-minerala garraiatzen zuen meatze-burdinbide zaharraren ibilbidetik eta abarretik.

Webgune honetan daukazu informazio gehiago: www.laretrobike.com.