Albisteak

Horkasitas Jauregia 

Horkasitas jauregiaren zimenduak azpiberritzen amaituta,  Udalak BAOra (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala) bidali du Horkasitas jauregia  zaharberritzeko lanen lizitazio-iragarkia. Eraikina hotel-eskola bihurtzeko proiektuaren lehenengo fasea dagoeneko eginda dago, eta, horrela, gure hiribilduan behar den zerbitzua emango da, jauregi ezagun horren balioa ezagutarazteaz gain.  Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.850.831,37 eurokoa da  (BEZa barne), eta eskaintzak eta eskabideak aurkezteko epea irailaren 29an, arratsaldeko 14etan amaituko da. 

Hona hemen lehenengo fasean egingo diren lanak:

  • Eraikinaren barruko egitura berria: beheko solairua eta beste hiru solairu gehiago.
  • Estalki berria, guztiz berrituta.
  • Patioko estalkiaren argizuloa: kristalezko    kuboa   izango  da   altzairuzko tiranteekin.