Albisteak

Bandoa 

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskualdea Berpizteko Programa sustatuko du Enkarterrin. Horretarako, udalen, Demaren, Enkarterri Green-en, behargintzen eta tokiko garapenerako beste agentzia batzuen laguntza izango du.
Aurten bi deialdi egingo dira, eta horietako bakoitzean 50 pertsona hautatuko dira eskualdeko hamaika udalerrien artean: gazteak, langabezian denbora asko igaro dutenak eta 45 urtetik gorakoak lehenetsiko dira.
Programaren xedea da pertsona horiek arlo profesionalean birbideratzea eta horietako askok auto-enplegurako ekimen propioa sortzea.
Programak 3 fase izango ditu:
1) Prestakuntza. 3 orduko 20 saio egingo dira hilabete batean.
2) Negozioaren ideia garatzea bi hilabetez.
Bi fase horietan, 350 €-ko hileko esleipena ezarri da parte-hartzaileentzat.
3) Enpresa sortzea. Fase honetan 5.000 €-ko laguntza ekonomikoa egongo da, abian jartzen den lehen urteko gastuetarako.
Izen-ematea
Izena emateko epea 2014ko otsailaren 10etik 21era bitartekoa izango da. Balmasedako Udalaren Erregistro Orokorrean (1. solairua) egingo da. 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
Eskaerak eta bete behar den testa Udaleko Erregistroko Orokorrean eta Udalaren web orrian daude. Testa eta eskaerarekin batera, Curriculum Vitaea aurkeztu beharko da.
Programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu zenbaki honetara: 946801002 (hitz egin Irenekin).