Albisteak

Enplegurako programa 
Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko ANEZKA programa Enkarterrira heldu da. Anezka bat langabeen talde heterogeneo bat da. Espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute, eta borondatez eta kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan. Coach batek koordinatuta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta helburu komun bat lortzean laguntzen dute: lana lortzea, dela beren kontura, dela inoren kontura.
Hartzaileak Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Gordexola, Güeñes, Galdames, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Trucios eta Zalla udaletan erroldatutako pertsonak, langabeak eta adinez nagusiak izango dira.
Hogei laguneko talde batek osatuko du Anezka.
Jarduera nagusiak talde-saioetan garatuko dira; horrez gain coach batekiko pertsonalizatutako saioak ere egingo dira, enpresekin kontaktu zuzenak eta tailerrak, foroak eta ekintzailetzari buruzko saioak eta boluntario korporatiboen laguntza.
Saioak astean bost egunetan egingo dira, egun bakoitzean 4 orduko saioa egingo delarik.
Izena emateko epea 2016ko urtarrilaren 22ra arte egongo da irekita. Anezkaren iraupena otsailaren 1etik ekainaren 30ra eta lehenengo deialdi honetan Balmasedan izango da.
Izena emateko
ON LINE:
http://www.dema.eus/
http://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion
PRESENTZIALA:
DEMA  Fanderia kalea, 2 (Barakaldo)
BEHARGINTZA-ENKARTUR:
Enkarterri kalea, 2 (Güeñes)
Tlfn: 94.6690877
behargintza@enkartur.eus
www.behagintza-enkarterri.net