Albisteak

Umeentzako Gabonetako egitaraua 


Gabonetan familiarekin elkartzen gara, hurrengo urtean zer egingo dugun galdetzeko garaia. Baina, norbait protagonista bada data hauetan, horiek umeak dira. Haur guztientzat badaude ezinbestekoak diren Gabonetako ekintza batzuk: 
Abenduaren 22a
“Olentzero eta edabe magikoa” ikastetxeetarako:
Abenduaren 22an, Mendia ikastetxeko eta Zubi Zaharra Ikastolako 3 urtetik 7ra bitarteko 400 ikaslek, gutxi gorabehera, “Olentzero eta edabe magikoa” ikusteko aukera izango dute Klaret Antzokian. Udalaren Euskara Zerbitzuak ikastetxeekin batera ikasturtean zehar antolatzen dituen jardueretako bat da. Helburua da gure hizkuntza umeengana hurbiltzea, eta ikasgela barruan nahiz kanpoko olgeta-jardueretan euskaraz bizi daitezela sustatzea. Antzerkia 10:30ean eta 12etan egongo da ikusgai.
Abenduaren 23a
Gabonetako haur kontzertua:
Ana Suárez Musika Eskolak kontzertu oso berezia prestatu du etxeko umeentzat. Eskola honen ikasleek haur ipuin eta gabonetako kantetan oinarritutako kontzertua eskainiko dute.  Zita 18:00etan izango da.
Abenduaren 24a
Olentzero Balmasedara helduko da
Olentzerok baieztatu egin digu Balmasedara etorriko dela, ohikoa den bezala. Arratsaldeko  18:00etan iritsiko da  San Severino plazara eta Iturrien aldean egongo da ume guztiekin. Ondoren, Olentzero Hedegile kaletik igaroko da eta Martín Mendia kaletik itzuliko da berriro  San Severino plazaraino, eta hori guztia bere laguntzaileekin batera eta musikaz girotuta.  San Severino plazan berarekin egon nahi duten umeekin hitz egingo du Olentzerok.
Urtarrilaren 5a
Errege Magoen Kabalgata
Hiru Errege Magoak 18:00ak aldera iritsiko dira gure herrira. Karrozak Enkarterri etorbidetik San Severino plazaraino joango dira Alde Historikoa zeharkatuz. Plazan beraiekin hitz egin  nahi duten umeekin pozarren egongo dira. 
Urtarrilaren 9a eta 10a
Umeentzako zinema: Las Crónicas de Narnia: La Travesía del Viajero del Alba. Urtarrilaren 9an 17:00 eta 19:30ean, urtarrilaren 10an 19:30ean. Lucy eta Edmund Pevensie Narniara itzuliko dira Eustace lehengusuarekin batera, eta bertan lehen printzea eta orain erregea den Caspianekin topo egingo dute. Elkarrekin itsasoratuko dira, Aslani agindu bezala, Narniako 7 zaldun desagertuak aurkitzeko asmoz. “Egunsetiko Bidaiaria”  itsasontzian egingo duten bidaiak itsasoetan zehar eramango ditu.Bidean herensugeak, ipotxak, irla sorginduak eta galduta dauden gerlariak topatuko dituzte, hori guztia munduaren amaierara heldu baino lehen...
Urtarrilaren 21a
“Villa de Balmaseda” literatura, olerki eta marrazki lehiaketaren sarien banaketa 18:00etan  Klaret Antzokian.
Lehiaketa honen oinarriak Liburutegian bertan eska daitezke