Albisteak

Arratoitxo pinpirina 
Urtarrilaren 4a
Familiarentzako antzerkia euskaraz: “Arratoitxo pinpirina”
Arratoitxo pinpirinari izugarri  gustatzen zaio soineko eta zapata berriak janztea. Urrezko txanpona topatzean, bere ametsa egia bihurtuko da; izan ere, gutizia guztiak erosteko aukera izango du. Baina diruak beste maltzur eta diruzale batzuk erakarriko ditu eta berarekin interesagatik ezkondu nahi izango dute.
Glu Glu Produccionesek ipuin klasiko hori musikaz lagunduta eta euskaraz eskainiko die 3 urte baino gehiago dituztenei. Abestiak, dantza eta batez ere komedia izango dira familia osoarentzat gozagarri izango den funtzio honetako protagonistak. Emanaldian Arratoitxo pinpirinarekin batera, sagu zintzoa, Korrok txerri dibertigarria, katu maltzurra eta oilar lotia ere agertuko dira 18:00etan. Sarrerek 3 euro balio izango dute.
Urtarrilaren 5a
Errege Magoen kabalgata
Gure hiribilduko hainbat ume Gabonetako opariak jasotzeko irrikan daude. Horrexegatik, Ekialdeko hiru Errege Magoek zeregin horretan lagunduko diote Olentzerori. Urteroko      hitzorduari      erantzunda, urtarrilaren 5ean karrozetan etortzen ikusiko ditugu, gauean ilusioa banatu baino lehen. Enkarterri etorbidetik hasi, eta San Severino plazan amaituko da haien ibilbidea, hiribildutik pasatu eta udaletxearen aurrean harrera egiteko. Hitzordua 18:00etatik aurrera izango da.
Urtarrilaren 8a
Familia antzerkia: “Sarean Sun Sun”
Navarcorenako etxean zerbait prestatzen ari dira. Astiak, sorginak, belagileak, alkimistak, iragarleak, titiriteroak…  Eraldaketak, objektuak eta natura menperatzea, itsaso eta denborari dagokionez, gaueko hegaldiak eta konjuruak… Onak edo gaiztoak, umore txarrekoak edo onekoak, boteretsuak edo azkarrak; zein aspergarriak izango liratekeen ipuinak sorginik gabe!
"Sarean sun sun” hari bidezko txotxongiloen familia-ikuskizuna da, bestelako sorpresak ere badituena. Aztiaren irudia berreskuratzen du, hainbat ipuinetan ezinbestekoa den emakumea; magikoa, maltzurra, erromantikoa, bihurria… Ikuskizun harrigarria da, umorez eta samurtasunez betea. Ez ezazu galdu, Klaret Antzokian izango da 18:00etan. Sarrerek prezio bakarra dute: 3 euro.