Albisteak

Blog 
Balmadendak, Udalaren laguntzareki batera, “Nola sustatu gure merkataritza blog baten bitartez” izenburua duen ikastaroa eskainiko du. Apirilaren 16tik 17ra bitartean izango da ikastaroa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 17:00etara. Bertan, gaiaren gainean interesa duten Balmadenda elkarteko merkatari guztiek hartu ahal izango dute parte. Eta leku librerik egongo balitz, Balmasedako langabetuek ere bertan parte hartzeko aukera izango lukete.  Sare sozialak zer diren ezagutzeaz gain, ikastaro honetan parte hartuko duten  pertsonek aukera izango dute honako hauek egiteko: facebook-en marketin estrategia zehazteko eta gauzatzeko jarraitu beharreko urratsak erabiltzen jakitea, diseinua enpresaren beharrizanen eta estiloaren arabera egokitzen jakitea,     bideo    plataformak   ezagutzea, eta jakitea zertarako erabiltzen   den   twitter-a marketinean. Horrez gain, blogariek duten garrantzia eta blogekin lotutako askoz ere eduki gehiago ezagutuko dute. 

Lehenengo ikastaroan izandako arrakastaren ondorioz, maiatzean “Personal Shopper” ikastaroa antolatuko dute bigarren aldiz. Nobedade gisa, ekainerako “Salmenta tokian produktua kokatzeko eta kudeatzeko” ikastaroa egitea aurreikusi da. Informazio gehiagorako, jo Merkataritza Dinamizatzeko Bulegora. (Behargintza-Enkartur eraikinaren lehenengo solairuan).