Albisteak

Balmaseda sustatzeko ekimena 

Udalak  gure Hiribildua sustatzen jarraitzen du. Horrela, urriaren  2an Bartzelonako Borneko Plazan Balmasedari buruzko informazioa eman zuen sustapen saltokia jarri zen. Goizeko 13:30ean 300 lagunentzako doako putxera on-ona prestatu ziren.

Bestalde, Abanto- Zierbenan urtero antolatzen den Burdin Jaian ere egongo da  gure Putxera urriaren  9an. Enkarturrek jarriko duen informazio gunean beste doako dastapena egingo da.

Expokalea eta Putxera  Ballontin

Urriaren  6tik 30era arte “Expokalea”ren 20 asto  egongo dira ikusgai  Ballontiko merkataritzako gunean. Egun horietarako  lehiaketa antolatu da eta sariak banatuko dira.  Helburua da Enkarterriko astoen artean gustukoena aukeratzea eta hori bozketa bidez egingo da.
Urriaren 16an, larunbata, Ballontin putxera dastatzeko aukera izango dugu.