Albisteak

Emakumeen Saria 
Balmasedako Txirrindularitza  Elkartea gure hiribilduan egingo diren probetarako azken prestaketa-lanak egiten  ari da, baina oraindik ez dute zehaztu zein egunetan egingo den eskola arteko proba.
Bestalde, ekitaldi hauen datak zehaztuta daude:
- Balmasedako emakumeen saria, martxoaren 25ean
- San Rokillo Klasika, martxoaren 31n
- Kolitza Saria (kadeteak), apirilaren 22an
-Samu Sánchez proba (zikloturismoa), Zallako Txirrindularitza Elkartearekin lankidetzan, maiatzaren 26an.
-Bizkaiko Itzulia, uztailaren 5etik 8ra.

Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie proba hau gauzatzen eta antolatzen lagundu duten guztiei, bai eta  txirrindularitzarekin lotutako kirol-jarduerak egiten ekonomikoki laguntzen duten babesleei eta erakundeei ere, horiei esker lortu baitu probak daukan ospea.

Balmasedako Emakumeen Saria
Emakumearen Sarian emakumeek baino ez dute parte hartzen. Aurten, martxoaren 24an (larunbata) hasiko da Zalla inguruan; izan ere, zirkuitua udalerri horretako Txirrindularitza Elkarteak diseinatu du. Martxoaren 25ean (igandea) gure hiribilduan hasi eta amaituko da, eta aldaketaren bat izango da aurreko edizioetako zirkuituari dagokionez.
Nazio mailako errepide-proba honetan  kadete, junior eta elite kategoriek hartzen dute parte. Txirrindulariek proba hasi baino ordubete lehenago egon beharko dute bertan dortsala jaso eta irteera-orria sinatzeko, bai eta Elkarteak interesgarritzat jotzen duen bestelako informazioa jasotzeko ere. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946801789 telefono-zenbakira.

San Rokillo Klasika
San Rokillo Klasika Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen proba garrantzitsuenetako bat da. Aurtengo edizioa martxoaren 31n izango da. Bi kategoria hartzen ditu proba honek: elitea eta 23 urtetik beherakoa. Azpimarratzekoa da irabazleak puntu asko irabazten dituela etorkizunean Elite-UCI kategoriara igaro ahal izateko. Aurtengoa LXIV. edizioa da, eta aurreikusi da lasterketa 10:00etatik 13:00etara izango dela.