Albisteak

Kartela 
Urbegi Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren elkarlanarekin, Enkarterriko pertsona ekintzaileei zuzendutako proiektua burutuko du maiatzetik aurrera, eskualdean lana sortzeko gai izango diren enpresa-proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat.Ekimen hori hasierako trebakuntza-fasean Balmasedan garatuko da, Enkarterri Etorbideko Foru Ogasuneko lokal ohietan, hain zuzen, eta 2015eko azken hiruhilabetekorako gure eskualdean kokatuta egongo diren sei industria-enpresa berri egotea du helburu.

Enpresak proiektu honetan parte hartzen duten pertsonek zuzenduak izango dira eta Urbegi Taldearen laguntza izango dute garapenaren hasierako jardunetan. Proiektuaren aurkezpen publiko eta zehatzaren ondoren, apirilaren hirugarren astean burutuko baita, aurkezpen bat egingo da eskualdeko udalerri bakoitzean; eta Balmasedan apirilaren 15ean burutuko da, 19:00etatik 20:00etara, Emakumearen Etxean.