Albisteak

Kartela 
Negozio-ideia bat edo enpresa-proiektu bat baldin baduzu buruan, errealitate bihurtzen lagunduko dizugu abenduan, urtarrilean eta otsailean. Parte-hartzaile bakoitzak Lanbideren laguntza bat jaso ahal izango du, gehienez ere 1.500 eurokoa. Negozio-ideia edo enpresa proiektua aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da. Behargintza Enkartur, Lanbidek homologatutako gure eskualdeko erakundea, arduratuko da negoziorako ideiak garatzeko prozesuan hautatutako pertsonei laguntzeaz eta/edo tutoretza lana egiteaz, baita proposatu dituzten enpresa proiektuak ezartzeaz ere.  Informa zaitez 946690877 telefono-zenbakian.