Albisteak

Errusia eta Saharako umeak Udaletxeko Bilkura Aretoan 
Joan den uztailaren 20an Polina, Maxim, Daniel eta Mafuf-i harrera egin zieten Joseba Zorrilla  alkateak  eta  Gizarte  Ekintzako zinegotzi Iosune Sainz Alejandrek udaletxeko Bilkura Aretoan. Gure hiribilduko harrera-familiengana uda igarotzera datozen Sahara eta Errusiako umeei urtero ematen zaie ongi etorria. Izan ere, euren jatorrizko herrialdeetako bizi-baldintzak oso gogorrak dira, muturreko tenperaturak izaten dituzte eta sarri elikagairik gabe bizi dira. Bada, era honetako kanpainei esker, beste herrialde eta kultura bat ezagutzeaz gain, euren osasuna sendotzeko aukera ere izaten dute. Lerrootatik eskerrak eman nahi dizkiegu Balmasedako familia horiei hain abegitsuak izateagatik. Urtero-urtero hartzen dute  ume  horietako   bat  etxean euren senideak balira bezala. Eskerrik asko, halaber, hori guztia posible egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei.