Albisteak

Botika Balmasedan 

Urriaren 1ean hasi ziren errezeta elektronikoa erabiltzen Balmasedako farmazia guztietan. Horrela, herritarrek modu seguru eta errazagoan eskura ditzakete sendagaiak; izan ere, sistema hori duen edozein farmaziatan lor daitezke sendagaiak medikuaren kontsultara joan behar izan gabe. Horretarako, OTI (Osasun Txartel Indibiduala) besterik ez da behar.
Errezeta elektronikoari esker, jarraipen farmakoterapeutikoa egin eta mediku-farmazia koordinazioan aurrera pausuak emateaz gain, sorospen-maila guztiak (lehen mailakoa zein espezializatua) erabat txertatzen dira preskripzio-prozesuetan, nola gaixo kronikoei hala akutuei emandakoetan. Xedea da arriskuak murriztea eta terapia bete egingo dela bermatzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ekimen estrategikotzat jo du proiektu hori, eta aurreikusi du 2013. urtearen amaieran erkidegoko farmazia guztiek izango dutela zerbitzu hori.