Albisteak

Tapoi solidarioak 
Balmasedako Babes Zibilak plastikozko tapoiak biltzen jarraitzen du helburu solidarioetarako. Dagoeneko hiru umeri lagundu diete bipedestadorea lortzen, euren gaixotasunak kaltetu duen bizi-kalitatea hobetzeko. Orain beste erronka bati helduko diote: 17 urteko gazte bati laguntzea. Gazte horrek jaiotzetiko malformazioa du, eta horrek paralisia eragin dio; beraz, oso medikuntza-sendabide garestia jaso behar du bere bizi-kalitatea hobetzeko.
Lagundu nahi duten guztiek honako gune hauetan utz ditzakete tapoiak: Balmasedako eta Zallako Eroski, Balmasedako Schlecker, Arania konponketa-denda, Otxoa zapata-denda, Amets janari-denda eta B&B gozokiak (San Inazio auzoa). Halaber, establezimenduren batek lagundu nahi badu, 629535240 telefono-zenbakira deitu behar du.