Albisteak

Kolitzako aterpetxea 
Abuztuaz geroztik  Kolitzako   aterpetxea zabalik dago asteburuetan erabili nahi duten mendizaleentzat. Hurrengo hiletan aterpetxea zabalik egongo da larunbat, igande eta bestelako jaiegunetan 9etatik eguerdi ostera arte. Ez da erreserbarik behar.
Beste alde batetik, joan den abuztuaren 28an, igandean, lapurtzera sartu ziren gauez eta kalte handiak eragin zituzten. Inork gertaera horri buruzko informazioa eman ahal badu, jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan.