Albisteak

León Trucíos Egoitza 
Bizkaiko Foru Aldundiak baimena eman ostean, León Trucíos egoitzak egonaldi iraunkorraren osagarri izango  diren  zerbitzu  berriak  eskaini  ditzake.
Aldi baterako egonaldiez gain (ekimenak oso harrera ona izan du), egoitzan egoteko tarteak zehaztu daitezke gaua igaro gabe, hau da, bertan lo egin gabe. Horren bitartez, eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera lukete: mediku zerbitzua, zerbitzu psikologikoa, sukaldaritza zerbitzua, fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzua, terapeuta okupazionala eta eguneroko oinarrizko jardueretarako laguntza. Dena den, egunean zehar baino ezingo lituzkete zerbitzuok erabili.
Baldintzak zehazteko (ordutegiak, prezioak, etab.) eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko, jarri harremanetan egoitzarekin zuzenean, 946800601 telefono-zenbakira deituta edo dirección@fleontrucios.com helbidera posta elektronikoa bidalita. Bestela ere, egoitzara bertara joan zaitezkete (Kubo kalea, 9). Instalazioen eta jardueren berri izateko, jo www.residencialeontrucios.es web orrira.