Albisteak

Santa Klarako erretaula 
Duela gutxi antzinako Santa Klara komentuko elizan dagoen Andre Maria Nahigabetuaren zaharberritzea amaitu dute. Gaur egun, Balmasedako Pasioaren Interpretazio Gunea dugu bertan.
Rokoko erretaula hau 1770 urtekotzat jo dute, eta bitxikeria moduan esango dugu ezkutuan murru osoa dekoratzen duten margolanak gordetzen dituela. Intxaurrondo egur sendo urreztatuaz eginda dago, eta material horretatik neurri handiko hainbat pieza ateratzen hasi ziren. Hori dela eta, hasiera batean pentsatu zuten egitura jausten ari zela, baina hau ondo aztertzean, egoera ezin hobean zegoela ikusi eta konturatu ziren berogailuaren tenperatura aldaketa bortitzek eragiten zutela pieza horiek banantzea.
Dekorazio-motibo guztiak aztertu ondoren, 100 pieza baino gehiago kolatu zituzten.
Urreztatuaren kontserbazio-egoerari dagokionez, ingurunearen parametroak aldatzean, egurra uzkurtu eta polikromia askatu egiten da. Horrenbestez, erretaularen toki zabaletan urrea itsatsi zuten, nahiz eta erretaula, oro har, kontserbazio-egoera onean egon.
Lan hori arte kontserbazioan eta zaharberritzean espezializatuta dagoen Áurea Restauración de Patrimonio Artístico enpresari esleitu zitzaion, eta bertako langileak dira Rocío Fernández Amezua eta María Urrutikoetxea Barrutia.