Albisteak

El Cubo 
Duela gutxi Udalak enkante bidez saldu ditu bi garaje-plaza eta lau trasteleku, Kubo kaleko eraikin berriko 3, 5 eta 7 zenbakietan (garai bateko espetxea). Oraindik ere zenbait lokal, garaje eta trasteleku erosi ahal dira. Horretarako, Udalean eskatu behar da informazioa, Alkatetzan edo Idazkaritzan. Hauexek dira lokal, garaje eta trasteleku horiek:
-Merkataritza-lokala Presa Encimera kalean: 141,75 m2. Hasierako prezioa: 130.410 euro.
-Merkataritza-lokala Geltoki kaleko 20. zenbakian: 104 m2. Hasierako prezioa: 99.900 euro. Etxebizitza egin daiteke bertan.
-35,64 m2 erabilgarri dituen merkataritza-lokala Kubo kalean: Hasierako prezioa: 87.268,83 euro.
-367,4 m2 erabilgarri dituen merkataritza-lokala Kubo kalean. 350 m2-ko terraza dauka kanpoaldean. Hasierako prezioa: 634.502,48 euro.
-24 garaje-plaza Kubo kalean: Hasierako prezioa 14.541,31 euro eta 29.148,71 euro artekoa da.
-6 trasteleku Kubo kalean: Hasierako prezioa 686,86 euro eta 4.406,73 euro artekoa da.

Halaber, aurki argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean zein den eskabideak aurkezteko epea Ateneo aparkalekuan 44 garaje-plazaren azalera-eskubidea 25 urtez erosteko. Horien hasierako prezioa 11.900 eurokoa da.