Albisteak

ESEP 

Euskara Zerbitzuak eta Elhuyar aholkularitza-enpresak Euskararen Plan berria osatzeko egingo diren bi bileretara gonbidatzen zaituztete. Plana 2013tik 2016ra bitartean egongo da indarrean. Plan honek, aurrekoek bezalaxe, Balmasedan geure hizkuntza normalizatzea du helburu eta oso garrantzitsua da hainbat sentsibilitatek eta ikuspegik parte hartzea, proiektuak arrakasta izan dezan gizartean.
Irailaren 13an egingo da lehenengo bilera, 18:30etik aurrera, udaletxeko bilkura-aretoan. Bertan orain arte egindakoaren balioespena eta diagnostikoaren kontrastea egingo da bertaratutako guztien artean.
Bigarren bilkura irailaren 27an izango da, ordu eta leku berean. Bilkura horretan etorkizunari begiratuko diogu eta hurrengo lau urteetan gauzatu behar diren helburu estrategikoak eta ekintzak definituko ditugu. Etorriko zarela jakinarazteko edo informazio gehiago lortzeko, jar zaitez Euskara Zerbitzuarekin harremanetan (Miren) 946800000 telefono-zenbakira deituta edo euskera@balmaseda.net helbidera mezua igorrita.