Albisteak

San Severino 
XLI. Nazioarteko Putxera Lehiaketa
 Aurten, berriro izango dugu gure hiribilduko ohitura errotuenetako bat gure zaindariaren egunean bertan  ospatzeko aukera; izan ere, urriaren 23ko goizean Nazioarteko Putxeren Lehiaketaren XLI. edizioa ospatuko da.
Sariak
Hona hemen sariak:
1. saria: 600 euro, Txapela, Urrezko Putxera, eta bi pertsonarentzako bidaia La Roblako FEVEren espresean.
2. saria: 300 euro, Zilarrezko Putxera, eta bi pertsonarentzako asteburua Kantabrian edo Asturiasen, Viajes Arzaberen eskutik
3. saria: 180 euro, Brontzezko Putxera eta bi pertsonarentzako asteburua penintsulako 3 edo 4 izarreko hotel batean, Viajes Ecuadorren eskutik.
4. saria: 150 euro, garaikurra eta bi pertsonarentzako asteburua penintsulako hotel batean, Viajes Iberiasen eskutik.
5. saria: 120 euro eta garaikurra.
6. saria: 90 euro eta garaikurra.
7.etik 20.era: garaikurra
Oinarriak
Sukaldariek izena eman beharko dute San Severino plazan urriaren 23ko goizeko 11:00ak baino lehen. Izen-ematean 5 euro ordainduko  dira.  Putxerak 12:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira, eta 15:00etan emango du epaimahaiak bere erabakiaren berri. Gogorarazi nahi dugu epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela. Nolanahi ere, sukaldarien iradokizunak jaso egingo dituzte hurrengo edizioetarako. Babarrun gorriez edo garbantzuez  egiten  den  eltzeko horren ohiko errezeta defendatuko du epaimahaiak. Horiez gain, ohiko osagaiak erabili ahal izango dira: txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikia, saiheskia eta behi-hegala. Hala ere, eltzekoak, gutxienez, txorizoa, odolkia eta urdaia izango ditu.

Herri-putxera
Urriaren 23an herri-bazkaria antolatu du Saskibaloi klubak, 10 euroan. Udaletxearen atzealdeko karpan egingo da, 13:30etatik aurrera. Honako hau izango da menua: indabak, sakramentuak, postrea, ogia, ardoa eta ura. Gainera, patxaran-tragoxka emango zaie nahi duten pertsona heldu guztiei. Izen-ematea egunean bertan egingo da, karpan.

Potxin eta Patxin pailasoak
Potxin eta Patxin pailasoek saio alai eta bizia eskeiniko digute larunbatean, 22an,   San  Severino  Plazan  arratsaldeko 19:00etan. Horretarako, gorputz espresioa, musika, malabare, mimoa.....erabiliko dute, haurren partehartzea, irribarrea eta imaginazioa bultzatuz.

Gazteentzako Tailerrak
Udaleko Gazte Arloak, Gaztezer-ek, pintura-, break dance- eta eskultura-ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen dizu. Urriaren 22an (larunbata) izango da, jaien programaren barruan. Pintura tailerrean, pintura akrilikoaren bidez, surf-taulak, skate-taulak,  kamisetak  eta   txanoak   pertsonalizatzen ikasiko duzu. Tailerrak irauten dituen   bi  orduen  ostean,  parte-hartzaileek harro erakutsiko dute pertsonalizatu nahi izan dutena. Break Dance tailerrean monitoreek dantza horren oinarrizko mugimenduak erakutsiko dituzte eta bi erakustaldi egingo dituzte denontzat. Azkenik, polispanezko eskulturen tailerrean parte hartzaileek material horren bloke batetik modeloak diseinatu beharko dituzte, gero margotu eta apaintzeko.Tailerrak 17:00etatik 19:00etara izango dira.

Les Enfants
Urriaren 23an, igandea, 12:30etik aurrera, Les Enfants antzerki- eta musika-taldeak kalez kaleko ikuskizun harrigarria eta dibertigarria egingo du. Ikuskizun horretan zuzeneko musika, gag komikoak, animazioa eta piroteknia-efektuak nahasten dira. Helburua da kaleetan aurkitzen dituzten adin guztietako ikusleei parte hartaraztea edo barrea eragitea.

Erdizka Lauetan
Ikuskizun honen xedea musika jo eta jendeari dantza eginaraztea da. Ez da ohiko erromeria, errepertorioa askoz ere zabalagoa da. Gainera, ez da beharrezkoa dantza asko jakitea parte hartu ahal izateko: edonork har dezake parte. Dantzak pausuz pausu  erakutsiko   dira  denek  gozatzea lortzeko. Urriaren 23an, igandean, izango da San Severino plazan 18:00etan.

XXIV. ÑKU Komediak
ÑKU komediek tradizio luzea daukate herriko jaietan. 2007az geroztik, gazteenek zaharrenen lekukoa hartu zuten tradizioari jarraipena emateko; izan ere, Balmasedako herritarren artean onarpen aski zintzoa daukan tradizioa da. Hitzordua urriaren 21ean (ostirala) da, 22:30ean, San Severino plazan.

Beste lehiaketa batzuk
Urriaren 23 goizean Bertako Historia Lehiaketaren erantzunak jasoko dira, eta erantzun guztiak bildu ostean jakingo dugu nork irabazi duen 2011ko Balmasedanisimo/a saria; gure hiribilduaren alde egindako lanarengatik sari sinboliko hori merezi duen pertsona edo taldeari ematen zaio.
Halaber, urriaren 22an (larunbata) Barietate Lehiaketa dibertigarria egingo dugu. Nahi duzuen guztiok hartu ahal izango duzue parte zuen alde artistikoena erakusteko.

Kolitza abesbatzaren kontzertua
Urriaren 21ean, ostiralean, San Severino jaien programaren barruan, Kolitza abesbatzak ohiko kontzertua eskainiko du. San Severino elizan izango da, 20:00etan. Medina de Pomarreko Coral Voces Nostrae abesbatza gonbidatu dute kontzertu horretara.

Tren bereziak
Gogorarazi nahi dugu FEVEk tren bereziak eskainiko dituela urriaren 22tik 23ra  bitarteko  gauean.  Galtzadatik Bilbora trenak honako ordu hauetan irtengo dira: 01:08, 02:57 eta 04:57; Bilbotik Galtzadara, berriz, honako ordu hauetan irtengo dira: 00:20, 02:00, 04:00 eta 06:00. Hilaren 23an, igandean, Bilbotik Balmasedara ohiko trenez gain 09:20an beste bat irtengo da.

Minbiziaren aurkako Elkarteak dirua  bilduko du
Urtero bezala, Balmasedako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) dirua bilduko du. Urriaren 23an egingo du San Severino plazan, goizean zehar. Lortutako dirua Elkarteak egiten dituen   jardueren   gastuak  ordaintzeko erabiliko da, hala nola minbiziarei buruzko informazioa ematea baliabide ezberdinen bidez, laguntza psikologikoa eskaintzea gaixotasun hori dutenei zein familiei eta lagunei, etab.

Barrakak
Urriaren 21etik 26ra barrakak egongo dira Dorre kaleko zabalgunean, udaletxearen ondoan. Prezioa 1,80 euro izango da, urriaren 24an (astelehena) izan ezik. Egun horretako prezioa merkeagoa izango da, 1 eurokoa hain zuzen ere

Informazio gehiagorako