Albisteak

Gurutze Bide Bizidunaren kartela 

Sarreren salmenta
Aldizkari honen aurreko atalean iragarri genuen bezala, hiru modutan lor daitezke gure hiribilduan Pasio Biziduna ikusi ahal izateko sarrerak:
1.- Jarraian adierazitako leku eta ordutegietan ezarritako erakusleihoetan:
Enkartur Turismo Bulegoa (Martin Mendia, 2):
-martxoak 24, igandea, 12:00etatik 14:00etara.
-Ostegun Santua (martxoak 28), 17:00etatik 21:00etara.
Klaret Antzokiko leihatila (San Juan plaza):
-Ostiral Santua (martxoak 29), 8:00etatik 9:15era.
2- Telebanka:
Martxoaren 25era arte, Euskadiko Kutxako Telebanka Zerbitzuan sarrerak erosi ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan 8:00etatik 1:00era, 901 10 11 22 telefono-zenbakira deituta.
3- Posta elektronikoa:
Horrez gain, sarrerak viacrucis@balmaseda.net helbide elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango dira. Beharrezkoa da eguna eta erosi nahi den sarrera-kopurua eta mota adieraztea, bai eta harremanetarako posta elektronikoa, zenbatekoa eta diru-sarrera egiteko kontu zenbakia zehaztea ere, horiek onartu ahal izateko. Sarrerak leihatilan hartuko dira, ordainketa agiria aldez aurretik aurkeztuta.
Prezioak
Prezioak ez dira aldatu aurreko urtekoekin alderatuta:
Ostegun Santua
Aulkiak: 3 euro
Orokorra: doan
Ostiral Santua
1. ilarako aulkiak: 13 euro
2. ilarako aulkiak: 11 euro
3. ilarako aulkiak: 11 euro
4. ilarako aulkiak: 9 euro
Tribuna: 7 euro
Zutik: 5 euro
Ordutegiak
Jarraian, Aste Santu honetan egingo diren ekintzen ordutegiak gogoraraziko ditugu:
Azken Afaria. Ostegun Santuan egingo da, martxoaren 28an, 21:30ean San Severino plazan.
Pilatoren Epaiketa.
Ostiral Santuan egingo da, martxoaren 29an, 9:30ean, Mojazelaian (Santa Clara).
Gurutze-bidea: Pilatoren Epaiketaren ondoren hasiko da, 10:30ak aldera. Mojazelaian hasi eta hiriguneko kaleetan zehar igaroko da, eta, amaitzeko, udal frontoiaren ondoan dagoen eszenatokian antzeztuko da gurutziltzaketa.
Etorri nahi diren guztiei puntualak izatea    eskatzen    zaie;  izan  ere,  antzezpena hasi baino 15 minutu lehenago sarbideak itxi egingo dira, jende guztia garaiz egon dadin beren lekuetan. Inor ezin izango da barrura sartu antzezpena hasi ondoren, nahiz eta sarrera eduki. Gogorarazi nahi dizuegu ezin dela erre, eskuko telefonoak itzali egin behar direla eta isilik egon behar dela begirunez.
Aste Santuko prozesioak
Ostegun Santua, martxoak 28:
-Pausoen Prozesioa. 19:00etan. San Severino plazatik irtengo da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz, horren ostean San Severino plazara itzuliko da.
Ostiral Santua, martxoak 29:
-Lurperatzearen Prozesioa. 19:00etan. San Severino plazatik irtengo da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz, horren ostean San Severino plazara itzuliko da.
-Isiltasunaren Prozesioa: 21:30ean. San Severino plazatik irtengo da eta Martin Mendia kalean ibiliko da. Millonario zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du.
-Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak 18:00etan izango dira, San Severino elizan.