Albisteak

Kartela 
Musikak bat egiten du artisten erakustaldiarekin eta gastronomiarekin Enkarturrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jarduera berri honetan. Ekitaldien izena Saboreart da, eta helburua da gure eskualdeko azpiegiturak eta ostatuak dinamizatzea eta sustatzea, eta, horrela, elementu erakargarri eta esperientzia berriak ekartzea Enkarterrin udan egiten diren egonaldiei. Ekimen berritzailea da, eta gure herrietan gaua egiten duten turistentzat nahiz ekitaldian bertan parte hartu nahi duten pertsonentzat dago bideraturik. Honako hitzordu hauek proposatu dira Balmasedan irailerako:
-Irailaren 8an, ostegunean, 19:00etan “The Playful Ensemble” soka-laukoteak kontzertua emango du Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan.
-Irailaren 16an, ostiralean, 23:00etan “Quinteto lástima”-k erritmo kubatarra ekarriko digu San Roque hotelera.
-Irailaren 22an, ostegunean, 19:00etan Hiribilduko Historia Museoa jazz musikaz beteko da Rafa Acebes eta Nerea Alberdirekin.
-Irailaren 24an, larunbatean, 22:00etan Mr. Swing Jazz Band-en kontzertua edukiko dugu Txapel Museoan.
-Era berean, irailaren 30era arte gure hiru museoetako erakusketa ezagunez gain, Pintxo i Blanco tabernak bat egingo du Saboreartekin Zumetaren hainbat  koadro  erakutsiz. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu honako telefono-zenbaki honetara: 946802076.