Albisteak

San Rokeren tailla 
Hamabi hilabetez lan egin ondoren, San Rokeren egurrezko tailla  Kolitzako baselizan dago berriro.  Izan ere, oso egoera txarrean zegoen eta zati batzuk falta zituen, pitzadurak zeuzkan, oxido orbanak, hutsuneak estukoan eta polikromatuan… Román Martínez de las Rivasek egin ditu zaharberritzeko lanak eta 7.080 euro balio izan dute. Tailla XVII. mendekoa da eta 120 cm inguruko garaiera du.