Albisteak

Kartela 
JAIEN EGITARAUA
Urriaren 18a, ostirala
20:15 – “Diego Amezua” Organoaren Lagunen Elkartearen  organo-kontzertua.
22:00 – Pregoia ÑKUren eskutik.
22:00 – XXXVI. ÑKU komediak.
22:30 – Pilota partidak, frontoian. 4 ½ Txapelketa.
Urriaren 19a,    larunbata-Gazte Eguna
12:00 – Saskibaloia, emakumeen kadete maila: CB BALMASEDA – GDKO IBAIZABAL, Errotarenan.
12:00 – Tailerrak eta haurrentzako jolasak San Severino plazan.
13:00 – Poteoa.
15:00 - Herri bazkaria, San Severino plazan.
16:30 – Pilota partidak frontoian, Enkarterri txapelketa.
17:30 - Txoko poteo girotua.
18:00 – HIPO ETA TOMAX haurrentzako ikuskizuna.
20:15 – Kolitza     abesbatzaren    kontzertua, San Severino parrokian.
22:00 – Dantzaldia GARILAK 26ren eskutik.
01:00 – Dantzaldia GORA HERRIAren eskutik.
Urriaren 20a, igandea
11:30 – Ginkana San Severino plazan, TXIRRINGAESKOLANek antolatuta.
12:00 – Haur taldeen dantza alardea frontoian.
13:15 – BANDA AZKOAGAren kontzertua San Severino plazan.
17:00 – 3. mailako futbola. BALMASEDA FC – SANTUTXU FC, La Baluga futbol-zelaian.
18:00 – KOREOGRAFIA ETA PLAYBACK LEHIAKETA. San Severino plazan.
Urriaren 23a,  asteazkena
9:00 – XLIII. Putxera Lehiaketa.
    -Historiari buruzko Lehiaketa.
    -Txistularien eta dultzaineroen kalejira, eta Rioja Express txaranga.
    -Zoko Maitea dastatzea.
13:00 - Batukada “BRINCADEIRA” taldearen eskutik.
13:30 – “Balmasedanísimo 2013” sari banaketa.
14:15 – Lehiaketen sariak.
    -Herri bazkaria San Juan plazako karpan.
18:00 – Erromeria SALTOKAren eskutik San Severino plazan.
20:00 - Dantzaldia VULKANOrekin.
Urriaren 26a, larunbata
12:00 – Saskibaloia, emakumeen kadete maila: CB BALMASEDA – MIKELDI UNAMUNO, Errotarenan.
Urriaren 27a, igandea
10:00 – XXIII. Balmasedako Triala Las Lacerasen.
12:00- – Saskibaloia, gizonen senior maila: CB BALMASEDA- COLEGIO BASAURI, Errotarenan.

Organo kontzertua
Diego de Amezua Organoaren Lagun Elkarteak antolatuta, urriaren 18an kontzertuaz gozatu ahal izango dugu San Severino elizaren inguru paregabean. Ignacio Ribas Talénsek egingo duen egitaraua Martín Rodríguezen eta garaikideen lanean oinarritua dago. Aipatu Rodríguezez gain, Más y Serracant, Torres, Guridi eta Usandizagaren konposizioak ere izango dira entzungai.
Pilota partidak
Urriaren 18an, ostiralean, 22:00etatik aurrera, pilota  joko  onenaz  gozatzeko aukera izango dugu lau t’erdiko txapelketako partida batekin. Urrutikoetxeak aurreko asteburuko partidan sailkatuko den pilotariaren aurka jardungo du. Horrez gainera, bikoteen beste partida bat ere izango da, lehen mailako jokalariekin. Sarrerak hiribilduko ostalaritzan eta Kultur Etxean salgai.
Herri bazkaria
Gazte Eguna urriaren 19an izango da, eta koadrila guztiak gonbidatuta daude bazkaria San Severino plazan egitera,  herri  bazkari  handia  antolatze aldera. 15:00etan izango da. Koadrilarik ez baduzu, joan bertara eta esango dizute nola hartu parte.
Tomás Gogoratuz II kontzertua
Urriaren 19an, Kolitza abesbatzak “Tomas Gogoratuz-Recordando a Tomás” kontzertuaren bigarren edizioa egingo du, Mild eta Txabariex taldeekin batera. Tomás Negro balmasedar petoari egingo zaion omenaldia da, izan ere, besteak beste, Kolitza abesbatzaren zuzendari izan zen urte luzez. Txabariexek honako pieza hauei ekingo die: Kolitza zortzikoa, Shostakovitchen 2. balsa, eta Guerreroren Lagarteranas. Bestetik, Mild pop taldeak Amor de piedra, Garmonbozia eta Cicatrices kantak egingo ditu. Kolitza abesbatzak honako hauek eskainiko dizkigu: Media Vita, Mclynnen moldaketekin; Stheleren Ruinas de un Monasterio; Lara eta Blascoren Solamente  una  vez,  Julio  Lanuza  abesbatzaren egungo zuzendariaren moldaketekin; eta Oh! Pueblo mío Javier Aguirre balmasedarraren habanera (Lanuzaren harmonizazioa eta guzti).
Kontzertua 20:15ean izango da, San Severino elizan.
Askotariko ikuskizunen lehiaketa
Askotariko ikuskizunen lehiaketa urriaren 20an egingo da, 18:00etatik aurrera. Izen-ematea egun horretan bertan egingo da, San Severino plazan jarritako agertokian. Emanaldien ordena izen-ematearena izango da.  Playback lehiaketan, interpretazioa bera eta imitatzen den pertsonaiaren karakterizazioa hartuko dira kontuan. Musika CD batean eman beharko da, eta izen-ematearekin batera zehaztu egin beharko da zenbatgarren abestia erabiliko den. Epaimahaiak aukera izango  du  bi  sari  edo  gehiago  bateratzeko eta parte-hartzaileen artean banatzeko.
Putxeren XLIII. Nazioarteko Lehiaketa
Iristear dugu Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren edizio berria. Gutxi gehiago esan dezakegu urtero zenbait tokitako sukaldariak ekartzen dituen lehiaketari buruz, historia luzeko hiribildu honetan ditugun tradizio ugarietako baten harira.
Izen-ematea San Severino plazan izango da, 11:00ak baino lehen, urriaren 23an bertan. Izen-ematean 5 euro ordainduko dira. Putxerak 12:00etatik 13:30era aurkeztuko dira, eta irabazlearen berri emango da 14:15ean, gutxi gorabehera. Gogorarazi nahi dugu epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela. Nolanahi ere, sukaldarien iradokizunak jaso egingo dituzte hurrengo edizioetarako. Babarrun gorriz zein pinkartez egindako errezeta tradizionala defendatuko du epaimahaiak. Horiez gain, ohiko osagaiak erabili ahal izango dira: txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikia, saiheskia eta behi-hegala. Hala ere, eltzekoak, gutxienez, txorizoa, odolkia eta urdaia izango ditu.
Barrakak
Urriaren 17tik 27ra bitartean, barrakek bat egingo dute San Severino jaiekin, frontoiko aparkalekuan. Azken egunean, hilaren 27an (igandea), herri eguna egingo da, eta prezioak 1 eurora murriztuko dira.
Aparkalekuak
San Severino jaietan aparkatzeko arazoa arintzeko, gogora ditzagun erabil daitezkeen kokapenak: Dorre kalea (eraikin urdina), Las Laceras, Mendia ikastetxea eta Feve (urriaren 23an baino ez).
Ateneoko aparkalekuan aparkatzea
San Severino jaiegunean, urriaren 23an, Ateneo aparkalekuko 40 udal plazak zabaldu egingo dira ibilgailua San Severino plazatik gertu aparkatu nahi duten pertsonentzat, plaza hori baita gure jaien erdigunea. Aparkalekua zabalik egongo da etenik gabe, 09:00etatik 23:00etara. Prezioari dagokionez, 6 euro ordainduko da egun erdia uzteagatik, eta egun osoa uzteagatik, berriz, 10 euro. Erreserbatu nahi izanez gero, deitu 688802337 telefono-zenbakira.