Albisteak

San Severino Kartela 

JAIEN EGITARAUA
Bizkaiko Pilota Txapelketa Pilotalekuan, Gazteen Kategorian.

Urriak 17, larunbata
13:00etatik aurrera: Mena haraneko klasikoen rallya. Done Joane plaza
13:30etik aurrera: Balmasedako putxera dastatzea, Ostebalek antolatua
20:15: “Tomás Gogoratuz" Kolitza abesbatzaren kontzertua.  San Severino parrokia

Urriak 18, igandea
11:00: Josep Carreras Fundazioaren aldeko ibilaldi solidarioa
11:00etatik 15:00etara: Mahats-biltzearen jaia, Enkarturrek antolatua. San Severino plaza
13:30etik aurrera: Balmasedako putxera dastatzea, Ostebalek antolatua

Urriak 22, osteguna
19:00: Kuadrillen topaketa, TxokoRevolutionek antolatua
19:30: Pregoia, Avenida de Gaulle txokoaren eskutik
19:30: Kale-girotzea Rockaleanen eskutik
20:00: Pintxo-potea, Ostebalek antolatua
22:00: ÑKU komediak. San Severino plaza

Urriak 23, ostirala – SAN SEVERINO
9:00: XLV. Putxeren Nazioarteko Txapelketa
Tokiko historiaren lehiaketa
12:00: Jatorrak txistularien kalejira
13:00: Dastatzea Zoko Maitearen eskutik
13:00: Kalejira Txabariex taldearekin
13:30: "Balmasedanísimo/a 2015" sariaren banaketa
14:15: Sarien banaketa
Herri bazkaria Done Joane karpan
19:00: Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin
21:00: Dantzaldia Gora Herria taldearekin

Urriak 24, larunbata
12:00etatik 14:00etara: Haurrentzako eta gazteentzako jolasak. San Severino plaza
17:00etatik 20:00etara: Haurrentzako eta gazteentzako jolasak. San Severino plaza
17:00: Kadagua SBTko taldeen aurkezpena
18:30: CB Balmaseda - La Salle gizonezkoen senior partidua. Errotarena Kiroldegia.
22:00: Hartzak Blues Band herriko taldearen kontzertua
23:15: Vendetta taldearen kontzertua
Oihan Vega DJa

Urriak 25, igandea
10:00:  XXV. San Severino Triala. Las Laceras
12:00: Dantzari Txiki, Eguzki Dantza Taldeak antolatua. Udal pilotalekua
Azkoaga bandaren kontzertua. San Severino plaza
17:00: Balmaseda-Aretxabaleta. La Baluga futbol zelaian
17:00: Mus arineko txapelketa. Txoko Yemaya txosna
17:00: Barietate lehiaketa, Txoko Revolutionen laguntzarekin. San Severino plaza
19:00:  Alai bikotea. S. Severino plaza
19:30:  Futbola Balmaseda B-Astrabuduako 2. eskualdeko partida. Salinillas fultbol zelaian.

Urriak 30, ostirala
21:00: Mikel Markezen eta Eñaut Elorrietaren kontzertua. Klaret Antzokia

Urriak 31, larunbata GAZTE EGUNA
10:30: Kuadrillen topaketa
11:00: Kuadrilla Txapelketa
13:30: Poteoa eta animazioa Lokomotoresen eskutik
15:00: Kuadrillen bazkaria
18:00: Txoko-poteoa
24:00: Dantzaldia Diskodantzarekin

EKINTZAK
XLV Putxeren Nazioarteko Lehiaketa
Badator San Severino! Badator hainbeste espero genuen urriaren 23a, baita Putxeren Lehiaketa ere! Jai hauen erdigunea da, eta tradizioaren arabera, lagun-talde edo familia gelditzen da indaba-jana gozoa prestatzeko, presa barik eta sakramentu guztiekin. Kanpoko pertsona   asko    erakartzen   jarraitzen du ekintza honek.
Lehiaketaren XLV. edizio honetan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute San Severino plazan, urriaren 23ko 11:00ak baino lehen. 5 euro ordaindu behar dira izena emateko, eta putxerak 12:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira. 14:15 inguruan  jakingo  da  nor  den  pertsona edo talde irabazlea.
Tradiziozko errezetaren alde egingo da: indaba gorria edo txitxirio itxurakoa, eta betiko janariak onartuko dira (txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikiak, saiheskia eta behi-hegalak). Gutxienez txorizoak, odolostea eta urdaia eduki behar ditu.
Honako honek izango dira aurten banatzeko dauden sariak:
1.: 600€, Txapela, "Urrezko Putxera" eta bi pertsonentzako bidaia La Roblako Tren Espresean (1.900 euroko balioa du), Renferen eskutik.
2.: 300€, “Zilarrezko Puxera eta gourmet landa egonaldia Arzabe Bidaiekin.
3.: 180€ eta “Brontzezko Putxera”.
4.: 150€, trofeoa eta Victoria putxera.
5.: 120€ eta trofeoa.
6.: 90€ eta trofeoa.
7.: 50 euroko balioa daukan erosketa-txartela eta Balmadendaren trofeoa.
8.etik 10.era: Trofeoa.

II. Mena haraneko klasikoen rallya
Mena haraneko ibilgailuen klubak urriaren 18rako antolatu du II. Mena haraneko auto klasikoen rallya. Done Joane plazan egingo da geldialdia 13:00ak inguruan, lehenengo sektorearen elkarretaratzearen barruan. Erregulartasun historikoa duen rallya da. Villasanan hasiko da 11:00etan eta antolakuntzak ezarritako lekuetatik igarotzean ezin izango da 50km/h abiadura gainditu. Izena emateko 50 euro ordaindu behar dira. Parte-hartzaile bakoitzari rutometro bat emango zaio. Informazio gehiago jaso nahi baduzu sartu klubaren blogean.

Tomás Gogoratuz kontzertu korala
Kolitza abesbatzak Tomás Gogoratuz kontzertua aurkeztuko digu; aurten, Kolitza Gaztea eta Iralabarriko San Antonio abesbatza egongo dira, azken hori talde gonbidatu gisa. Bilboko taldeak interpretatuko dituen piezen artean, Los Miserables lanaren pot-pourri bat entzun ahal izango dugu, pianoaz eta bateria elektrikoaz lagunduta. Urriaren 17an izango da, 20:15ean, San Severino parrokiaren sonoritatea atze-oihal gisa.

Putxera dastatzea
Urriaren 17an eta 18an, Ostebaleko kide diren ostalaritza establezimenduek putxera dastatzea eskainiko dute. Edariarekin batera hartuta, dastatzea doan izango da 13:30etik aurrera, bukatzen diren arte. Larunbatean, urriaren 17an, taberna hauek izango dira dastatzearen arduradunak: Skamata, Zaballa, Katre, Narú, Herriko Taberna eta Yosoa. Igandean, urriaren 18an, aldiz, ondorengo hauen txanda izango da: Ekaitz, Iturriondo, Lekuona, Musutxu, Zariz, R&B, El Sitio eta La Bodega.

Odoleko minbiziaren aurkako martxa solidarioa
Balmasedako Udalak, gure hiribilduko hainbat elkarte eta frutadendekin batera, odoleko minbiziaren aurkako martxa solidarioa antolatu du, Fundación Josep Carreras Contra la Leucemia elkartearen alde. Urriaren 18an izango da 11:00etatik aurrera.
Lehiarik gabeko proba izango da, familia osoarentzat aproposa zailtasun maila txikia izango baita. "Sebe de Umaran" izeneko nordic walking ibilbidearen 3,6 km ibiliko dira. Urriaren 16ra arte eman dezakezu izena Emakumearen Etxean, 3 euroren truke. Izen-ematearekin batera motxila bat izango duzu opari. Jaietan ere kausa solidarioekin kolabora daiteke. Hezur-muina eman, bizia oparitu!

Herri bazkaria
Aurten, Balmasedako Ostalaritza Elkarteak, Ostebalek, herri bazkaria antolatuko du San Severino egunean. 14:00etatik aurrera izango da, Done Joane plazako karpan, eta 15 euro balioko du. Ohiko putxera zerbitzatuko da, urriaren 23an ezin dena falta, eta horrekin batera sakramentuak, postrea, ogia, ardoa, ura edo Coca cola eta kafea eskainiko da elkarteko tabernetan. Txartelak dagoeneko salgai daude eta Ostebaleko kide diren tabernetan eros daitezke bukatzen diren arte.

Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin
San Severino egunean Erdizka Lauetan taldea izango dugu arratsaldea girotzeko. Ikuskizunak ukitu egingo gaitu, baita dantzarazi ere. Horretarako, taldeak azalpenak emango ditu eta bertaratzen direnekin dantzatuko du. Ez da ohiko erromeria bat izango, errepertorio askoz ere anitzagoa izango du eta. Gainera, abantaila bat du: parte hartzeko ez da dantzei buruz asko jakin behar, edonork har dezake parte. Dantzak pixkanaka-pixkanaka irakatsiko dira, guzti-guztiok gozatu ahal izateko.
Sortan askotariko dantzak egongo dira, besteak beste: mutxikoak (jauziak), polkak, jigak, euskal dantza oso ezagunak, fandangoak eta arin-arinak.

Mus arineko txapelketa
Txoko Yemaya txosnak mus arineko txapelketa antolatuko du urriaren 25an. Lau sari banatuko dira: lehenengo bikoteak 500 euro eta garaikurra eskuratuko ditu, bigarrenak 300 euro, hirugarrenak 150 euro eta laugarrenak 50 euro. Lau jokoko partidak egingo dira eta izena emateko bikoteko 30 euro ordaindu beharko dira. Parte hartu nahi baduzu, San Severino plazan jarriko den txosnan eman dezakezu izena asteburuan zehar, txapelketa hasteko 30 minutu geratzen diren arte. Txapelketa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa izango da gutxienez 20 bikotek izena ematea.

Barietate lehiaketa
Zer dakizu egiten? Erakutsi zure gaitasunak igandean, urriak 25, 17:00etan izango den Barietate lehiaketan. Lehiaketaren egun berean eman dezakezu izena, San Severino   plazan    jarriko   den  antzeztokian.  Izena ematen duzunean musika utzi beharko duzu (CD formatuan edo pen-drive batean), eta zer zati erabili nahi duzu adierazi.  Gogoratzen dizuegu epaimahaiaren erabakien kontra ezin duzuela ezer egin. Zatoz gozatzera!