Albisteak

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua jaio da 

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua, Euskadiko jarduera ekintzaile guztien sorburu eta abiapuntu izateko asmoz. SPRI taldeak (Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia)   kudeatzen    du,    eta    zerbitzu berria “Euskadi emprende” zigiluaren   kalitatearen  eta  baldintzen bermearekin negozio bat martxan jarri nahi duten pertsonei ahalbidetutako    tresnetan   egikaritzen da. Nolabait, zerbitzua bera osatzen duten eragileen, erakundeen eta erakunde publiko zein pribatuen   aterki  moduko  bat  da.  Zerbitzuaren kideen artean dago jadanik Balmasedako Udala.
Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak egin ditu lehenbiziko lorpenak: ekintzaile euskalduna arreta pertsonalizaturako telefono-zenbaki baten jabe da, 900716001, norberaren arazoei konponbidea erraz eta azkar emateko; bai eta webgune baten jabe ere, arloko auziei buruzko erantzunak aurkitzeko: euskadiemprende.net/.
Balmasedan, zerbitzu hori Enplegu, Kontsumo eta Sustapen ekonomikorako Sailean duzu, Martin Mendia kaleko 2 zenbakian, 3. solairuan (Irene edo Mirenla). Tel.: 946801002