Albisteak

Enkanteko lokalak Presa Encimeran 

Udalak merkataritzako hiru lokal aterako ditu enkantera:
- Merkataritzako lokala Presa Encimera 11n (3 erloa). 141,79 m2. Irteerako prezioa 141.790 euro eta 4.253,70 euroko fidantza.
- Merkataritzako lokala Presa Encimera 13-An (4 erloa). 59,09 m2. Irteerako prezioa 59.090 euro eta 1.772,70 euroko fidantza.
- Merkataritzako lokala Geltoki 20an (5 erloa). 104 m2. Irteerako prezioa 124.800 euro eta 3.744 euroko fidantza.
Enkantearen iragarkia BAOn argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epea barruan aurkeztu behar dira eskaintzak. Parte hartu ahal izateko, aurretik ezarritako irteerako prezioaren % 3ko fidantza jarri behar da. Informazio gehiago Udaleko Idazkaritzan.

Gutxi barru garajeko 26 plaza eta 9 trasteleku enkantera aterako dira


Lehengo epaitegien eta espetxearen eraikinean obrak amaitu eta gero, sotoko lehenengo solairuaren eta beheko solairuaren jabea denez, Udalak garajeko 26 plaza eta -1 solairuko 9 trasteleku aterako ditu enkantera. Udalberriaken hurrengo aleetan enkantearen irteerako prezioen eta epeen berri emango dugu.