Albisteak

Kubo kalea 
Udalak enkantean jarri ditu, berriz ere, zenbait lokal, garaje eta trasteleku. Oraingoan, baina, hasiera bateko prezioa nabarmen jaitsi du. Garajeetako aparkalekuei dagokienez, jaitsiera % 25ekoa izan da. Nabarmendu nahi dugu prezio horiek behin betikoak direla eta ez direla gehiago jaitsiko. Pertsona interesdunek Alkatetzarekin edo udal-idazkariarekin hitz egin dezakete informazioa lortzeko. Eskariak aurkezteko epea abenduaren 12an bukatzen da, 14:00etan:
-Merkataritza-lokala Presa Encimeran (Kolitza kooperatiba): 141,75 m2. Hasiera bateko prezioa: 100.000 euro.
-Merkataritza-lokala Geltoki kaleko 20. zenbakian: 104 m2. Hasiera bateko prezioa: 70.000 euro. Etxebizitza egin daiteke bertan.
-37,02 m2 erabilgarri dituen merkataritza-lokala Kubo kalean. Hasierako prezioa: 60.000 euro.
-367,4 m2 erabilgarri dituen merkataritza-lokala Kubo kalean. 350 m2-ko terraza dauka kanpoaldean. Hasierako prezioa: 500.000 euro.
-20 garaje-plaza Kubo kalean. Hasiera bateko prezioak 10.474,20 euro eta 22.474,19 euro artekoak dira.
-42 garaje-plaza Ateneoko aparkalekuan. Hasiera bateko prezioak 10.875 eta 17.475 euro artekoak dira.