Albisteak

 
Udalak epea zabaldu du dirulaguntza bitarako izena emateko. Horietako bat gurasoen elkarteei dago zuzendua, eta eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea du helburu. Horretarako epea uztailaren 29an amaituko da. Bestalde, urriaren 3an epea zabalduko da merkataritza eta ostalaritza guneak zabaldu eta zaharberritzeko inbertsioak finantzatzeko. Horretarako epea, azaroaren 4an amaituko da. Dirulaguntza horren helburua da txikizkako merkataritza guneen    lehiakortasuna    areagotzea, terrazetarako altzariak hobetu eta bateratzea, kalitate eta modernitate maila orokorra areagotzea, hutsik dauden lokalak azkarrago zabaltzea, eta, oro har,   eskaintza   erakargarria    sortzea eta Alde Zaharreko lokalek aisialdirako eta merkataritzarako gune berezia osatzea. Dirulaguntza horietarako oinarriak Udaleko bulego orokorretan lortu ahal izango dira.