Albisteak

Kultur Etxea 

Balmasedako Udalak epea ireki du irabazi asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko Enkarterriko hiribilduan kultura-jarduerak egiteko. Talde horiek udalerrian eduki beharko dute egoitza soziala edo toki iraunkorra, edo bertan egin diruz laguntzea nahi den jarduera. Hala, udalerriko elkarteek egiten dituzten jarduerek jarrai dezaten lagundu nahi da, eta Udalak berak egiten duen kultura-eskaintza zabaldu eta osatu. Martxoaren 15ean bukatuko da epea, eta eskaerak HAZen aurkeztu behar dira.

Oinarriak osorik