Albisteak

 

BAOn argitaratu dira 2019ko enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko Balmasedako Udalaren diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak. Funts galdurako diru-laguntzak dira, eta 2018ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 30era egiten diren halako jarduketen gastuak ordaintzera bideratuta daude. Laguntzak jasotzeko baldintzetako bat da jarduketa horiek sustatzen dituzten pertsonak langabezian egotea. Diru-laguntzak 5.000 eurora artekoak izan daitezke kasu batzuetan.
Eskaerak aurkezteko epea Tokiko Enplegu Planera bideratutako aurrekontu-partidako 50.000 euroak (zenbatekoa handitu daiteke) agortzen direnean bukatuko da; edo, bestela, 2019ko azaroko azken egun baliodunean.

Oinarriak osorik