Albisteak

Hedegile kalea 
Balmasedako Udalak epea ireki du enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta martxan jartzeak dakartzan gastuak ordaintzeko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskatzeko. 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2018ko azaroaren 0(e)(a)n amaituko da. Proiektuaren sustatzaileak Balmasedan erroldatuta egon beharko du, eta/edo bertan eduki proiektuaren egoitza soziala eta fisikoa.
Horrez gain, langabezian eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko du, eta azken urte eta erdian, jardueraren alta ematen denetik zenbatzen hasita, ezin izango du talde bereko jarduerarik egin izan. Irizpide bera aplikatuko zaie harekin bigarren mailara arteko odolkidetasun-harremana dutenei, belaunaldi erreleboa denean izan ezik.
Ekintzaileek % 75era arteko inbertsioa lortu ahal izango dute kasu batzuetan, 2.000, 3.000 edo 5.000 euroko gehieneko diru-laguntzarekin; betiere, kasuaren arabera.
Eskaerak HAZen aurkeztu beharko dira, eta epea diru-laguntza hauetarako aurreikusitako 50.000 euroko kreditua agortzen denean amaituko da, edo 2018ko azaroaren azken egun baliodunean.

Oinarri osoak