Albisteak

Imagen de Balmaseda 
2007az geroztik, Udalak hainbat diru-laguntza ematen ditu   merkataritza  eta  ostalaritza    establezimenduak  zabaltzeko eta zaharberritzeko, bai eta alde historikoan hutsik dauden lokalei balioa eman eta txukuntzeko ere. Aurten, gainera, diru-laguntzen beste ildo bat ezarriko da enpresa munduan euren ibilbideari ekiten dioten 30 urtetik beherakoentzat. Diru-laguntza hori negozio berriaren jardueraren lehenengo urtean lokalaren alokairua ordaintzeko izango da. Urtean, gehienez ere, 1.800 euro jaso ahal izango dira. Merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta lokal hutsei dagokienez, honako kontzeptu hauen % 50 bitarteko diru-laguntza jaso ahal izango da: kanpoko argiak jartzea, erakusmahaiak, errotuluak, informatika-ekipoak, salmenta puntuetako terminalak, obra txikiak, internet kontratatzea, web orria egitea eta abar. Aipatu behar da laguntza horiek eskuratzeko, ezinbestekoa dela gutxienez 3.000 euroko inbertsioa egitea. Informa zaitez   Udalaren  Tokiko  Merkataritza eta Garapen Sailean, 946801002 telefono-zenbakian (Mirenla). Epea: urriaren 1etik 31ra arte.

Diru laguntzen oinarriak