Albisteak

IRM Channel TV 
ASCUVI kultura eta bideografia elkarteak TV Streaming katea sortu du internet bidez  transmititzeko albisteak, jaiak, kirolak, dokumentalak eta Enkarterriko beste bideo-grafia eta multimedia ekoizpen batzuk.
IRM Channel TV da. Bertan, zuzeneko programak (kirol, kultur, gizarte ospakizunak)  zein grabatutako dokumentalak ikusteko aukera dugu. Gainera, guk nahi dugun jarduera euskarri digitalean (DVD, Bule-Ray…) izan dezakegu.
ASCUVI kultura elkartea hainbat arlotako (bideografia, prentsa, kirola, terapia alternatiboak, musika eta abar) profesionalek osatzen dute eta horiek berehalako informazioa ematen digute zuzenean gure pantailan eta bereizmen handian. Halaber, zure negozioari buruzko publizitatea egiteko aukera eskaintzen dizute.  Hori guztia gauzatu ahal izateko, Enkarterriko zenbait kirol- eta kultura-elkarteren laguntza jasotzen dute, besteak beste: Grupo Fotográfico Skylight Argazki Taldearena, Eguzki Dantza Taldearena, Balmasedako Txirrindularitza Elkartearena edo Balmaseda Futbol Taldearena Informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu elkartearen web orria: www.irmchannel.es