Albisteak

Teknologia berriei buruzko tailerra 
Enkarterrialdek, Balmasedako Udaleko Berdintasuna eta Teknologia Berriak Zinegotzigoaren laguntzarekin, informazio- eta komunikazio-teknologietan alfabetatzeko programa eskainiko du. Ordu era erdiko hiru mintegi egingo dira urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean eta 3an (astelehen, asteazken eta ostiral) goizez, 10:30etik 12:00etara. Lehenengo mintegia hezkuntza emozionalari buruzko tailerra izango da, hasierako izotzaldia urtu eta taldearen konfiantza handitzeko, baita ere, emakumeak bultzatzeko aurrerapen teknologikoak euren bizitzetara eramatera. Bigarrena, interneteko oinarrizko lanabesei buruzko mintegia izango da, eta azkenik, hirugarrena 2.0 gizarte-sareen ingurukoa. Tailerra erabat dago diruz lagunduta. Animatu eta eman izena Emakumearen Etxean, urtarrilaren 27a baino lehen. Erosoago egiten bazaizu, igorri mezua mujer@balmaseda.net helbidera. Tailerra Emakumeen Etxean egingo da.