Albisteak

Telebista 

Balmasedako, Gueñeseko eta Zallako alkateek hainbat bilera egin dituzte, herritarrek tokiko telebista digitaleko kanalak ikus ditzaten. Dagoeneko badituzte proiektua eta aurrekontua, eta proiektua gauzatu ahal izateko dirua jartzeko prest daude.
Baina, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 2010eko maiatzaz  geroztik  aldatzen ari direla Tokiko Telebistei buruzko estatu mailako Plan Teknikoa. Ondorioz, eskari guztiak geldiarazi egin dituzte aldaketa egin bitartean. Aldaketa 2011ko abenduaren aurretik eginda egon behar da. Nolanahi ere, Udalak ofizialki egingo du eskaria, eta, bestalde, tokiko kateek bilera izango dute Madrilen, lehenago emititzen hasi ahal izan daitezen. Beraz, nahiz eta saiatu garen, oraingoz tokiko kanalak Euskaltel eta Telefónica bidez baino ezin dira sintonizatu.