Albisteak

txakurra 

Txakur arriskutsuak

Estatu nahiz EAEko arauek ezartzen dute txakur arriskutsuek muturrekoa jarrita joan behar dutela. Euskal Autonomia Erkidegoan 101/2004 Dekretuaren 11 artikuluaren 1b puntuak hauxe dio: “Arriskutsuak izan daitezkeen txakur horiek euren tamaina eta arrazarentzako egokia den muturrekoarekin eraman behar dituzte; halaber, bi metro baino luzeagoa ez den eta luzatu ezinezkoa den kate edo uhal gogor bati loturik joan beharko dute; inolaz ere ez dira lotu gabe ibiliko, eta pertsona batek ezingo du txakur horietako bat baino gehiago eraman”. Auzokideek kexak aurkeztu dituzte Udaletxean, gure herriko kaleetatik txakur arriskutsuak muturreko barik ibitzen direla salatuz. Jokabide horregatik 2.404,05 eurora arteko isuna jarri ahal da. Hemendik, txakurrei muturrekoa jartzeko eskatu nahi diegu jabeei, ez isunagatik, auzokideekiko begiruneagatik eta arazo larriak ekiditeko baizik. Kalea guztiona da eta denok daukagu kaletik segurtasunez ibiltzeko eskubidea.

Gorotzak

Udal Ordenantzak zehazten du txakurren gorotzak bildu eta horretarako jarritako edukiontzira bota beharko dituela jabeak. Era berean, gogoratu behar dugu arau hau ez betetzeak 601,01 euroko isuna ekar dezakeela.