Albisteak

Gaztezer 

Datorren irailaren 24an, ostiralean, garai bateko liburutegiaren lokaletan zabalduko ditu bere ateak Gaztetxokok. Lokal horretan bertan egongo da Gaztezer bulegoa ere, baina ez dute ordutegi berbera izango. Gaztetxoko ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik 17:30etik 21:00etara 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Lokalak Interneteko sarbidea duten ordenagailuak izango ditu, baita ere, Playstation-a, aldizkariak, mahai-futbola, mahai-jokoak, informazioa eta abar. Gazteria Sailak ere zenbait jarduera eta tailer antolatuko ditu.