Albisteak

Balmadenda elkartearen logoa 
Balmasedako Udalak, Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, proiektu erakargarri bat jarri du abian, hain zuzen, Balmasedako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta zabaltzeko web plataforma sortzea. Negozio bakoitzak, gainera, QR kode identifikatzailea izango du. Kode hori euren establezimenduan jarri beharko dute, eta, sakelako telefonoen bidez irakurrita, lokal horren eskaintza zehatzak ikusteko plataformara jo ahal izango da.
Azaroaren 5ean aurkeztu zuten ideia hori Kultur Etxean. Elkarteko merkataritza edo ostalaritza negozio baten titularra bazara, ekimen honen   inguruan  informazioa  jasotzera gonbidatzen zaitugu. Horrek, zure establezimendua bezeroen artean sustatzeko balio izateaz gain, Balmasedako merkataritza eta zerbitzuen sektorean aurrerapen esanguratsua ekarriko du. Edozein argibide eskatzeko, deitu 946801002 telefono-zenbakira (Mirenla).