Albisteak

Egingo den Txiki-Parkeko infografia 

Martxoaren amaieran Kultur Etxe handitua inauguratuko da. Kolitza abesbatzaren entseguetarako lokala, Gaztezerren lokala eta ikasteko aretoa izango dira bertan. Gainera,  65 umerentzako  Txiki-Park egongo da.
Izena emateko inprimakia Emakumearen Etxean jaso eta bertan aurkeztu behar duzu 9:00etatik  13:00era eta 16:00etatik  20:00etara.
Txiki-Parken alde bi egongo dira: bata, 3 eta 4  urte bitarteko  20  umerentzat, eta bestea, 5 eta 9 urte bitarteko 45 umerentzat. Taldeak adinaren arabera osatu nahi dira.
Txiki-Parka zabalik egongo da ordutegi honetan:
-astelehen eta ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara
-astearte eta asteazkenetan, 16:00etatik 0:00etara
-larunbata eta igandeetan, 11:30etatik, 13:30etara.
Sortutako taldeek ordu beteko iraupean izango dute.  Ostiral, larunbat eta igande arratsaldeetan jaiak eta urtebetetzeak ospatuko dira (100 euroko kuota eta 100 euroko fidantza).
Txiki-Parkeko egutegia: urtarriletik ekainaren 15era,  eta irailaren 15etik Gabonak arte.  2011n martxoaren amaieran  hasiko  da  eta  ume  bakoitzeko urteko txartelak 60 euro balio izango du. Prezio bereziak familia ugaritsuentzat.


Izena ematea
Izena emateko Emakumearen Etxera jo behar duzu (Lauraz galdetu), astelehenetik ostegunera 16:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara.