Albisteak

Txiki-Parka 
 

Apirilaren 1ean, ostirala, zabalduko ditu ateak Txiki Parkek Kultur Etxea zabaldu ostean eskainiko den zerbitzuetako bat da Txiki-Park, eta 3 eta 9 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. Bertan jolastu ahal izango dira umeak eta baita marraztu, tailerrak egingo dira, 3Dko pelikulak jarriko dira, etab. Gainera euren jai eta urtebetetzeak ere bertan ospatu ahal izango dituzte ostiral, larunbata eta igandeetan arratsaldez, ordua gorde ondoren. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko hurbil zaitez Emakumeen Etxera astelehenetik ostegunera, 17etatik 19etara edo apirilaren 1etik aurrera Txiki-Parkean bertan.