Albisteak

Kalean eta kamisetetan egiteko grabatua 
ArteKalea Balmaseda erakusketaren (euskal kulturari buruz inoiz egin den erakusketa handiena) jende guztiarentzako lehenengo jarduera ekainaren 28an (larunbata) egingo da, San Severino plazan. 11:00etatik aurrera, Txokolartek grabatu-tailer bat proposatzen digu: “Paisaia horizontalak”. Halaber, kamisetetan grabatuak egiteko tailerra egingo da. Bertaratzen diren guztientzako jarduera da.
Izen-emateak eta informazioa Enkartur-en turismo-bulegoan, 946802976 telefono-zenbakian edo info@visitenkanterri.com helbidean. Ez huts egin!