Albisteak

Udaltruke 

Enkarterrialdek zuzendutako Udaltruke proiektuko kide da Balmasedako Udala. Administrazioan kolaborazio-kontsumoa egitearen aldeko apustua da, eta Enkarterri eta Meatzaldeko 15 udalerrik parte hartzen dute elkarri ondasunak doan uzteko. 200 artikulu inguruko katalogo bat osatu da, proiektuan parte hatzen duten herrien arteko trukerako. Udaltruke sareko gainerako udalak hauek dira: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Karrantza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena. Proiektu berritzailea da, aurrekontuak jaitsaraztea eta berrerabiltzea sustatuko dituena.