Albisteak

Museos 

Boinas “La Encartada” museoak guztira 4.330 bisita izan ditu aurtengo lehenengo seihilekoan, hau da, pasa den urtean izandako antzeko kopurua izan du. Aipatzekoak dira “Tren de la Robla” irteerari esker iritsi diren taldeak. Irteera hori FEVEk antolatu du apirila, maiatza eta ekaineko igandeetarako. Pertsona horiek, museoa bisitatu ondoren, Boinas La Encartadako kafetegian bazkaldu dute.
Hala ere, sei hilabete horietan askoz ere jarduera gehiago antolatu dira. Urtarrilean, feltroz egindako apaingarrien   tailerra   egin  zen  txikienentzat. Martxoan, antzerki forman emandako bisitak egin ziren Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Maiatzean, Museoen Nazioarteko Egunean, topaketa egin zen lantegiko lehengo langileekin, eta horrez gain, Jactar ehungailuarekin egindako erakustaldiak inauguratu ziren. Ekainean, ikasle askok “La Encartada” aukeratu zuten euren ikasturte amaiera ospatzeko.
Jatorriari dagokionez, beste hilabete batzuetako eredua errepikatu da: bereziki Bizkaiko bisitaria, ondoren mugan dauden probintzietakoak, estatu osoko ia erkidego guztietakoak, eta atzerriko bisitariak, bereziki Europa eta Amerikakoak.
Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroari dagokionez, esan behar da seihileko honetan bisita gutxiago jaso direla, zehazki, 1.017 pertsona, hau da, pasa den urteko denboraldi honetan baino gutxiago. Maiatzean etorri da jende gehien, eta urtarrilean, berriz, bisita kopuru txikiena egon da. Jatorriari dagokionez, kopuru handiena Bizkaiko bisitariek egindakoak dira, eta jarraian mugan dituen probintzietakoak, estatuko gainerako probintzietakoak eta atzerriko bisita oso gutxi.
Bisita gutxi egotearen arrazoia da, nagusiki, zentroa dagoeneko ez dela aurreko ekitaldian beste bisitatzen, eta bereziki nabarmentzekoak dira FEVEren bitartez, euren tren turistikoei esker iristen ziren bisitak.
Azkenik, Hiribilduaren Historia Museoak guztira 1.473 bisitari zenbatu ditu, hau da, aurreko urtea baino kopuru txikiagoa. Guztira 28 talde etorri dira, eta horiek 749 pertsona ekarri dituzte. Hain justu 109 balmasedarrek bisitatu dute museoa; hala ere, berriro ere gure probintzian dago kopururik handiena, eta ondoren mugan dauden probintzietan. Datu bitxi gisa, Nepal eta Argeliako bisitariak aipatu ahal dira, baina atzerriko herrialdeei dagokienez, Europako eta Amerikakoak dira gehien bisitatzen gaituztenak.