Albisteak

Vin & Deli  
Balmasedakoa den Ana Gresa andreak urteak daramatza Suedian bizitzen, eta duela gutxi egin dizkioten bi erreportajeren berri emateko idatzi digu. Alde batetik, bere lanari buruzko interesa erakutsi dute, baina, era berean, Suediako neurri ertaineko herri batera etorri berri den Balmasedako emakume baten ikuspuntua aintzat hartu dute; izan ere, Gresak esandakoaren arabera, gure herrikide diren ia guztiak hiriburura joaten dira bizitzera.

Elkarrizketa hauei esker, Anak gure hiribildua sustatzeko aukera izan du, eta, are gehiago, haien aldizkarietako batean, Vin & Deli aldizkarian, hain zuzen ere, Zubi Zaharraren argazki bat argitaratu dute.