Albisteak

Kartela 

Gurutze Bidearen  Ordutegiak
Jarraian, Aste Santu honetan egingo diren ekintzen ordutegiak gogoraraziko ditugu:
Azken Afaria. Ostegun Santuan egingo da, apirilaren 17an, 21:30ean, San Severino plazan.
Pilatoren Epaiketa. Ostiral Santuan egingo da, apirilaren 18an, 09:30ean, Mojazelain (Santa Clara).
Gurutze-bidea. Pilatoren Epaiketaren ondoren hasiko da, 10:30 inguru. Mojazelain hasi eta hiriguneko kaleetan  zehar  igaroko  da,  eta,  amaitzeko, udal frontoiaren ondoan dagoen eszenatokian antzeztuko da gurutziltzaketa.
Etorri nahi duten guztiei puntualak izatea   eskatzen   zaie;   izan   ere,  antzezpena hasi baino 15 minutu lehenago sarbideak itxi egingo dira, jende guztia garaiz egon dadin beren lekuetan. Inor ezin izango da barrura sartu antzezpena hasi ondoren, nahiz eta sarrera izan. Gogorarazi nahi dizuegu ez dagoela erretzerik, eskuko telefonoak itzali egin behar direla eta isilik egon behar dela begirunez.

Aste Santuko Pausoen prozesioak
Ostegun Santua, apirilaren 17a:
-Pausoen Prozesioa: 19:00etan. San Severino plazatik irtengo da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz, horren ostean San Severino plazara itzuliko da.
Ostiral Santua, apirilaren 18an:
-Lurperatzearen Prozesioa. 19:00etan. San Severino plazatik irtengo da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz, horren ostean San Severino plazara itzuliko da.
-Isiltasunaren Prozesioa. 21:30ean. San Severino plazatik irtengo da eta Martin Mendia kalean ibiliko da. El Millonario zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du.
-Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak 18:00etan izango dira, San Severino elizan.
Sarreren salmenta
Gurutze Bidearen Elkarteak hainbat metodo eta leku antolatu ditu sarrerak erosteko:
-Enkarturren bulegoa:
apirilaren 13an (Erramu Igandea), 12:00etatik 14:00etara.
apirilaren 17a (Ostegun Santua), 17:00etatik 21:00etara.
-Klaret Antzokia: apirilaren 18a (Ostiral Santua), 08:00etatik 09:15era.
-Apirilaren 12ko 15:00ak arte Euskadiko Kutxaren Telebanka zerbitzuan, 901101122 telefono-zenbakian, (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara).
-Elkartearen posta elektronikoaren bidez (viacrucis@balmaseda.net) adierazi data, zenbakia eta sarrera motak, baita harremanetarako posta helbidea ere. Sarrerak erakusleihoan hartuko dira, ordainketa agiria aldez aurretik aurkeztuta.

Prezioak
Hona hemen sarreren prezioak:
Ostegun Santua:
Aulkiak: 3 euro.
Orokorra: doan
Ostiral Santua:
1. ilarako aulkiak: 13 euro.
2. ilarako aulkiak: 11 euro.
3. ilarako aulkiak: 11 euro.
4. ilarako aulkiak: 9 euro.
Tribuna: 7 euro.
Zutik: 5 euro.

Erromatarrak Bilbon
Gure erromatarrak Bilboko alde zaharrean barrena ibiliko dira apirilaren 12an, 18:00etatik aurrera. Bigarren urtez jarraian, Gurutze-bide Biziduna Elkarteak Bilbora eramango du Pasio    Biziduna, antzezpenak   sustatzeko eta nazioarteko turistei ere hurbilarazteko. Erromatarrekin batera ibilbidea egin nahi duzuen guztiontzat, Plaza Berrian hasiko da.
Desfilea dela eta, Bilboko alde zaharreko saltokien erakusleihoetan argazki erakusketa jarri dute ikusgai turismoa sustatzeko ekintza gisa. Zehazki, desfilea egin aurreko asteburutik aurrera egongo da ikusgai.

Jesus eta Magdalenen bilera
Apirilaren 5ean egin zen Balmasedako Aste Santuan Jesu Kristo pertsonaia antzeztu duten pertsonen XI. bilera. Egun hori jada tradizio bihurtu da, eta xedea da azken afariko entsegura bertaratu aurretik bilera egitea eta ondoren anaitasun bazkaria egitea, Yosu López gazteari (2014an  antzeztuko duena) gure babes osoa emateko. Pertsonai hori antzeztu zutenen artean bizirik dagoen pertsona zaharrenak 1943an egin zuen, eta bazkarira bertaratu ohi dira 50eko hamarkadan antzeztu zuten pertsona batzuk. Aurten 83 urteko Eusebio Marcosi (“Sebito”) egingo zaio omenaldi berezia, 1952. urtean antzeztu baitzuen Jesu Kristo. 1943tik gaur egun arteko oroitzapenak eta bizipenak dakarzkigu.
Magdalena pertsonaia antzeztu duten emakumeak ere apirilaren 5ean bildu ziren, Sira Valenciagari (2014ko Magdalena) babesa erakusteko. Kasu honetan ere 40ko eta 50eko hamarkadetako Aste Santuan parte hartu zuten emakumeak bertaratzen dira.

Herritarren eta  merkatarien lankidetza
Gurutze-bide Biziduna Elkartearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu Balmasedan tradizioa den ekintza paregabe honetan parte hartuko duten pertsona guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Kolitza Abesbatzari, Ordena Publikoko kideei eta antzezpenak egin baino lehen eta bitartean guztia ezin hobeto egoteko   asmoz  frisoen  atzean  geratzen diren hainbat pertsonari. Parte hartuko duten 500 pertsonak baino gehiagok, beste urte batez, Balmasedak gure Aste Santu berezian izaten duen parte-hartzea erakusten du.
Aurreko urteetan bezala, San Severino plazaren inguruan ibiltzen diren herritarrei eta bertako ostalaritza-lokaletako jabeei eskutitza igorri die Udalak Ostegun Santuan, apirilaren 17an, 21:30etik 23:00etara bitartean argiak itzalita izan ditzaten eta ahalik eta zaratarik gutxien egin dezaten.   Halaber,   arren  eskatu  zaie  antzezpenari hasiera eman aurreko uneetan, eta, ahal izanez gero, 21:15ak baino lehen etxeetara modu ordenatuan eta taldeetan sartzeko, beharrezkoak ez diren mugimenduak saihesteko eta establezimenduak ixteko.
Era berean, nabarmendu behar da Gurutze-bidea Elkarteak merkatariei eta ostalariei eginiko eskaera, hain zuzen, apaintzeko eta euren erakusleihoak Aste Santuko irudiekin apain ditzaten.

Pertsonaia Nagusiak
Jarraian adierazitako hauek izango dira 2014ko Gurutze-bideko pertsonaiarik ezagunenak hezurmamituko dituzten balmasedarrak.
Jesus: Yosu López Martínez
Zirineo: Jesús López
San Pedro: Iñaki Saratxaga
San Juan: Iker Rivero
Santiago Nagusia: Aitor Ibargüen
Judas: Antón Olazabal
Ama Birjina: Carmen Martínez
Magdalena: Sira Valenciaga
Verónica: Matilde Osante
Dimas: Jokin Salaberri
Gestas: Joseba Pérez Ibargüen
Barrabás: Javier Marcos
Pontzio Pilato: Isaac Puente
Flagelo: Alberto Alvarado
Caifás: Fernando Agustino
Cleofás: José Ramón Baños
Zerath: Juan Ramón González
Jeremías: Carlos Diego
Nicodemo: Moisés Cabezuelo
Zenturioi: Eduardo Fernández Marcos

Pasioaren Interpretazio Zentroa
Gurutze-bidea dela medio, eta kontuan hartuta bertan urte osoan erakusgai egoten diren jantziak, tresnak eta soinekoak behar direla, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa itxita egongo da apirilaren 14tik aurrera. Apirilaren 29an zabalduko da berriro.

Ostiral Santurako trenak
Balmasedako Gurutze-bidearen Antzezlana dela eta, Ostiral Santuan, apirilaren 18an, normalean lanegunetan egon ohi diren trenak ibiliko dira. Horrela, honako hauek izango dira ordutegiak: Bilbo-Balmaseda: 7:50ean, 8:20an, 8:50ean, 9:20an eta 10:20an.
Balmaseda (Galtzada kalea) -Bilbo: 12:47an, 13:17an, 13:47an, 14:17 eta 14:47an.

Tabernak ixteko ordua
Honako hau izango da Aste Santuko egunetan tabernak ixteko ordutegia (apirilaren 17tik 21era):
-II. taldea: 04:30ak arte.
-III. taldea: 06:00ak arte.
Kanpoaldean ez dira beirazko edalontziak erabili behar, eta dena garbi utzi behar da ixtean.