Albisteak

V. Balmaseda Bidaiatzen Lehiaketa 
Honako hau Balmaseda Bidaiatzen lehiaketaren bosgarren edizioa da, eta bi proiektu saritu ditu Gaztezer gazte zerbitzuak. Horietako bat Emilio Jorge Herrerori eman zaio, Asiako hego-ekialdera egindako bidaiagatik: abuztuan hasi eta irailean amaituko da. Saritutako beste proiektua Laura Pascualek eta Julen Renteríak irabazi dute “Todos los caminos conducen a…Italia (un paseo por los sueños)” ekimenarekin. Laurak eta Julenek uztailean eta abuztuan egin zuten bidaia. Bi bidaia horiek publikoki aurkeztuko dituzte euren protagonistek datorren urteko     otsailaren eta martxoaren artean. Horrekin batera, esperientzia luzea daukaten beste bidaiari batzuen hitzaldiak eta bidaiarien ofizioarekin lotutako bestelako jarduerak ere antolatuko dira. Geure aldetik, parte hartu izana eskertzea eta saritutako pertsonak zoriontzea besterik ez zaigu geratzen. Laster ezagutu ahal izango dugu euren abentura zuzenean.