Albisteak

Beherapenen Azokaren VII. edizioa 
BalmaDendak martxoaren 3an eta 4an antolatuko du Beherapenen Azokaren beste edizio bat. Azoka frontoian egingo da, eta Udalaren eta eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo   Sailaren  (ekitaldia  diruz  laguntzen du) laguntza jasotzen du. Aurreko alean eta web orrian aurreratu genizuen bezala, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik20:00etara bitartean egongo da zabalik 3an (larunbata) eta 10:30etik 14:00etara 4an (igandea). Opari-bonoak banatuko dira eta erakusketa egingo da "MirArte:Tu Comercio" lehiaketan irabazle suertatu diren marrazkiekin.

Sektore guztiak aurkitu daitezke azoka honetan:
-Bidaiak:
 Eroski Bidaiak
 Viajes Ecuador
-Haurren moda:
 Pipirigaña
 Piruletos
 Truquemé
-Opari eta osagarriak:
 Detalles
 Estanco-Regalos Jon
-Modak:
 Dolosport
 La Balanza
 Pilar
 Sastrería Andrade
 Zaitegui
-Lentzeria:
 Laura
 You & Me CK
 Zuriñe
-Oinetakoak:
 Atyka
 Mari Tere
 Otxoa
-Lurrinak:
 Lorea
-Ortopedia:
 Zure Zain
-Aseguruak:
 Axa
-Optika:
 Centro Óptico Balmaseda
-Burdindegia:
 Decoraciones Javi
-Liburudenda:
 Maruri
-Argazki denda:
 Foto Alonso
-Vending makinak:
 Balmabendin
Mota guztietako produktuak prezio ezin hobean erosteko aukera izateaz gain,•Diskotxou” bat ere egongo da larunbatean 12:00etatik aurrera, txikienek ere azokaz gozatu ahal izan dezaten. Gainera, igandean, Pintxo i Blanco tabernak putxera dastaketa eskainiko du 13:00etatik aurrera.