Albisteak

Kartela 
Aurten ere Balmadenda Balmasedako Merkatarien Elkarteak 2013ko neguko Beherapenen Azoka antolatu du, eta Balmasedako Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Enkarturren laguntza izan du. Beherapenen VIII. Azoka martxoaren 2an eta 3an egingo da udal frontoian. Larunbatean, hilaren 2an, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Igandean, hilaren 3an, ordea, 10:00etatik 15:00etara bitartean bisitatu ahal izango da.
Bi egun horietan zehar, udalerriko 25 dendak baino gehiagok, prezio interesgarriak eskainiko dituzte produktu mota guztietan: jantziak, oinetakoak, oparitzeko gaiak eta dekoraziokoak.
Bertaratzen direnen artean opariak banatuko  dira,  eta,  gainera,  ekitaldian  haurrentzako animazioa egongo da: “Discotxou” ohiko emanaldia DJ Xaiborren eskutik.
Halaber, iaz bezala, Merkatarien Elkarteak igande eguerdian doan eskainiko duen putxera tipikoa egingo du, bezeroei eskerrak emateko. Horrezaz gain, musika era izango dugu, bai eta Balmadendaren maskota ere. Jirafa dibertigarriak sorpresa gutun-azalak banatuko ditu bisitarien artean.
Ez huts egin!!!!